tTok, artea hurbilagotik Uztaritzen

2019ko Irailaren 18a

Artista tailerra arte leku irekia bilakatu da. tTok-en hemengo eta hango artisten obrak erakutsiko dira. Lekuak 30 metro karratu ditu lurrean eta horiek bezain beste paretetan. Deneri irekia da.

Hasieran artista tailerra zena eraldatzen joan da. Azken pausuan erakusketa gela bilakatu da eta tTok izena hartu du. Duen kokapenak, Uztaritzeko Purgu auzoan, plazatxo batean herriko hiru jatetxeetatik hurbil-hurbil, ikusgarritasuna ematen dio eta halako egitasmo bat plantan jartzeko ezaugarriak eskaintzen.

Itxura eman dezakeen arren ez da galeria bat. Artista batek besteei irekitzen dien lekua da. Hortaz artistak gomitatu eta erakusketa komunak antolatuko dira zenbait aldiz urtean, hilabete bateko ala biko iraupenarekin. Hortik kanpo iF bertako artistaren obrak ikusgai izanen dira.


iF-ekin solasean

2022ko Azaroaren 11a

"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561