Naturaren zainak eta hiriaren zainak

2020eko Martxoaren 12a

Christiane Giraud eta iF-en 18 obren Erakusketa apirilaren 27ra arte ikusgai dago. Obrak egiazki ikustea baino hoberik ez badago, hemen duzu aurre gusturako bideoa

tTok-era iristeko ezin errazagoa duzu! Uztaritzeko seminario peko itzulgunetik herri barnera sartu (Kanbotik Uztaritzeko lehen sarrera, Baionatik azkena). 200 bat metrotara dagoen plazatxoan duzu tTok, Jatsurako zubia pasa gabe, Restaurant du Labourd ondo-ondoan.

Eta hemen duzu googlemaps-en ikusteko: https://goo.gl/maps/1MijPYzkQAkihrPn6

iF-ekin solasean

2022ko Azaroaren 11a

"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561