Estreinaldi arrakastatsua!

2019ko Azaroaren 21a

2019ko azaroaren 15a tTok Uztaritzeko arte lekuaren nolabaiteko irekitze ofizial gisa geldituko da, egun hartan estreinatu baitzen bertan antolatutako lehen erakusketa kolektiboa.

Urduritasun puntta batekin hastapenean, noski, baina gero dena bikain pasa da. Alain Jouve, Viviane Michel eta iF-en obrak biltzen dituen erakusketak bere publikoa aurkitu du. Estreinaldi gauean giro ederra zegoen 30m2ko arte lekuan.

Erakusketak urtarrilaren 5a arte iraunen du. Ezbaduzu ikusia, ala berriz behatu nahi baduzu, hurbildu zaitez. tTok lan egunetan irekia da, 10:00etatik 19:00etara. Ordutegi honetatik kanpo hitzordua har daiteke, deituz gero.

iF-ekin solasean

2022ko Azaroaren 11a

"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561