Aline Part-ekin elkarrizketa
2024ko Azaroaren 29a
Denak desagertu behar du erakusketa dela-eta, Aline Part bere gogoetak eskaintzen dizkigu Pierre Visslerrekin hizketan.
Erakusketa
Bizitzaren une jakin batzuetan beharrezkoa da nor zaren esatea. Normalean ez da egoten oholtzarik gainean jarri eta plazako lau kantoietara oihu egiteko, hain zuzen, besteak beste, ez baita egoten hain urruti heltzen den ahotsik. Izan ere, pertsona batek nor den premiaz esan behar duenean, eztarriko paretak elkarren ondo-ondoan izaten ditu, presio handia dago hor kanpoan, eztarria urez betetako urtegi baten horma baita. Horregatik da gorputzaren unea, hitz egin gabe esatekoa, eta dantza da gorputz askatuaren adierazpena. Probatu zuenak badaki.
Parrandan ibiltzea, lur jota geratu arte dantzatzea, klub baten argi elektrikoen artean aurpegi eder eta distiratsu bat begiztatzea. Gorputza paratzea: zure besoek esan dezatela nor zaren, zure aldakak adieraztea nor zaren, zure lepoak amai dezala beste lepo izerditsu batekin solasean, iskanbilaren patina daukana, zorioneko zalapartaren seinalea, zure garondoa pertsona horren ahoan zeinarekin ahotsarekin beharrean bularrarekin hitz egin duzun. Zatozen toki horretan baino hobeto ezagutzen zaituen hori, hemen entzuten zaizulako, uzten zaizulako. Dantzatzea ordu txikitan norbere burua libre esateko, arauak lo daudenean. Probatu zuenak badaki.
Gau batean urre-koloreko soinekoa zeraman emakume bat diskotekan fruta banatzen ari zen. Gau batean, aretoaren barrenean, mutil bat dantzan ari zen, bakarrik, estasiatuta, zoriontsu, adarbakar ederra. Gau batean, azal arrosa zuen hartz bat zegoen gurekin, niri besarkatuta. Bart gauean dantzatu eta inoiz baino gehiago izan ginen, berriz ere. David hondora begira ari da, edalontzia mahaitxo baxuaren gainean uzten duen bitartean. Sofatan, trukatu duten arropa, aurreko egunean atera aurretik jantzi duten hori, parrandaren osagarriak. Daviden arreba eta lagunak heldu dira.
Igandeetan bilera egin ohi zuten Daviden Portugalgo etxean, eta bertan ardorik ardo solasean aritzen ziren azken festan, aurreko gauen, arestiko goizaldean gertatutakoaz. Ahaleginaren ondorioz gorputza beharbada minduta zutela (kirola, sexua, aire librean ibilaldi luzea egin ondorengo min atsegin hori) gorabeherak zerrendatzen zituzten, gorputzak desfilatzen ziren, berriz ere begiradak eta aldarrikapenak dastatzen zituzten, eta koreografiaren oihartzuna heltzen zen. Bilera amaitutakoan, beti, gau horretan bertan egon ala ez, Daviden lagun batek honakoa esaten zion: David, eraman nazazu berriro dantzatzera, eraman nazazu dantzatzera.
Erakusketa hau gauza bera eskatzen diogunoi Davidek formatu handiko margolanetan ematen digun erantzuna da. Igande arratsaldea da, zer gertatu zen kontatu berri digu eta dantzatzera eraman gaitzala eskatu diogu. Orduan, berak pintatu eta esaten digu: etorri hona. Margolan hauek gorputz dantzari –ametsezkoak edo ikusiak– horien pintura dira, oroitzapenen, argazkien eta gaueko eta egunsenti ordu horietako bultzaden batuketarekin osatuak. Identitarioa bezain jai kutsukoa den ekintza baten adierazle dira. Hori baitziren gaua eta dantza: gorputzen eta izaeren ospakizuna, gu izaten uztearen festa. Daviden begiradak une horiek guztiak berreskuratu ditu, baita beste kultura eta garai batzuetako antzeko uneak ere, gu epifaniara gonbidatu eta manifestazio berean atera gaitezen. Areto honetan ikusgai duzun guztia keinu oso eder bat baino ez da, musika, gaua, misterioa, sekretua, ospakizuna eta amodioa uztartzen dituena. Probatu zuenak badaki.
— Javier Casacuberta, 2022/01/04
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
2024ko Azaroaren 29a
Denak desagertu behar du erakusketa dela-eta, Aline Part bere gogoetak eskaintzen dizkigu Pierre Visslerrekin hizketan.
2024ko Irailaren 11a
Jenni Alvaradok tTok-en jarri duen Arketipoak erakusketa aurkeztu eta bere bideaz eta prozesuaz ari zaigu Jone Loizaga San Juan-ekin elkarrizketan.
2024ko Ekainaren 26a
Iker Vallerekin elkarrizketa Mikel Etxebarriaren mikroan (radiokultura.eus).
2024ko Maiatzaren 15a
Egokitzapen eta hobetze tekniko batzuk egin ondoren tTok berriz irekitzen dugu, heldu den ostiralean, maiatzak 17, 19:00, erakusketa berri baten estreinarekin! Ongi etorri!
2024ko Urtarrilaren 11a
Judith Millot-rekin elkarrizketa Mikel Etxeberriaren mikroan (radiokultura.eus).
Estreinaldi eta erakusketa datak bide elektronikoz jasotzeko izena eman!
Eta nahi izanez gero Whatsapp-ez jaso zenitzake ere bai!
?eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen lana ikusteko aukera.
tTok artista galeria bat, iF artista uztariztarrak sortua. Zapart Euskal Herriko artista profesionalen sarearen kide da.
Hirigune handietatik at, herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzen dion lekua da tTok. Erakusketa indibidualak proposatzen ditu artisten prozesu artistikoan eta unibertsoan murgildu ahal izateko.
tTok motzean:
Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero: 06 01 98 00 24)
Etortzeko: jin hemendik
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561