Basajaundereak eta Izotz ertzak elkarbizitzan
2020eko Urriaren 14a | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano
Euskadi Irratian Arratsaldekoa emankinzunean Keixeta eta iF Nekane Peñagarikano kazetariarekin eleketan tTok-en jarritako erakusketaz.
Erakusketa
Mikel Dalbreten hizkuntza plastikoak irudimena eta espontaneotasuna ditu ezaugarri.
Keinu-marrazketetan errealitate hautemangarriaren zantzuak desagertzen doaz, irudiz-irudi, denborarekin.
Mikelek intimitatean oinarrituriko diskurtsoa proposatzen digu hemen. Azken hamar urteetan izan duen bilakaeraren isla zehatza da erakusketa hau.
Hortaz Mikel Dalbret artistaren obrak apirilaren 2ra arte ikusgai dituzu.
Astearte, asteazken eta ostegunetan, 10:00-12:30 eta 14:00-19:00 artean irekia, edo hitzordua hartuz: 06.01.98.00.24.
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
2020eko Urriaren 14a | Euskadi Irratia | Nekane Peñagarikano
Euskadi Irratian Arratsaldekoa emankinzunean Keixeta eta iF Nekane Peñagarikano kazetariarekin eleketan tTok-en jarritako erakusketaz.
2020eko Urriaren 02a
Keixetak Arantxa Idiederren (Gure Irratia) galderei erantzuten die bere desmartxa eta tTok arte lekuan jarri duen erakusketa azalduz. Erakusketa irailaren 18tik azaroaren 2ra iranen du.
2020eko Irailaren 16a
29 obra: 20 formatu handi eta ttipiko margolan eta 9 zeramikazko eskulturak ekarri ditu Zumaiako artistak
2020eko Martxoaren 12a
Christiane Giraud eta iF-en 18 obren Erakusketa apirilaren 27ra arte ikusgai dago. Obrak egiazki ikustea baino hoberik ez badago, hemen duzu aurre gusturako bideoa
Artista tailer bat erakusketa gela partekatu bilakatua, horixe da tTok, eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen artelanak ikusteko aukera.
tTok ez da galeria bat, artista baten tailerra/erakusketa-gela baizik, eta horretan aukera pare gabea sortzaileentzat, ez baitu edozeinek bere lanak iraunkorki erakusteko lekurik. Horra lekua beste artista batzuei irekitzearen zergatia.
Herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzeko aukera da bestetik. Eta zer hobe artista eta arte ildo ezberdinak ikusteko parada izatea baino? Arte dinamika piztuz, bateko eta besteko sortzaileak erakutsiko dira tTok-en.
Garai ezberdinak izanen dira: alde batetik erakusketa kolektiboak (gehienetan artista bat edo bi gomitaturik), eta bestetik iF-en azken obren erakusketa.
tTok motzean:
Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero: 06 01 98 00 24)
Etortzeko: jin hemendik
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561