Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Esperimentazioaren atea zabalik atxikiz, aluminio txapaz egindakoak eta paretan jartzeko muraltxoak sortu ditu ere bai…

tTok arte lekuan aurkezten digun Marra Okerrak erakusketarako 27 obra ekarri dizkigu. Hemen dituzu neurri handiko 3 margo, 10 ertain, 6 zeramika eta aluminiozko 4 eskultura.

Aipatu horietaz gain berritasuna dakar erakusketak: aluminioan inprimitutako 4 "marrazki". Horiek kriptoarte mundurako egin dituen 4 lan, 3D artxiboak eta fondo bereziak nahastutakoak dira, hots teknologia eta merkatu berrietarako obrak.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformaz gozatzeko aukera urtarrilaren 4tik otsailaren 24ra, asteartetan (14:00 - 18:00)*, asteazkenetan (9:00 - 17:00)* eta ostegunetan (14:00 - 18:00)* edo hitzordua hartuz tTok-en!

* baita ordutegi horietatik kanpo ere irekia izatea gerta daiteke.