Irailak 04
>Urriak 22
Maiatzak 22
>Uztailak 08
Otsailak 27
>Apirilak 02
Azaroak 28
>Urtarrilak 22
Irailak 19
>Azaroak 20
(2025)
Maiatzak 16
>Uztailak 03
(2025)
Otsailak 13
>Apirilak 17
(2025)

Ramon Ruiz Cabestany

2026ko Ekainaren 16a

Ramon, Arantzazu Frernandez Iglesias-ekin elkarrizketan, tTok-en jarri duen "Beldur Izan eta Miretsi" erakusketaren nondik-norakoak azaltzen dizkigu. (euskarazko Azpitituluekin eskuragarria)

Benoit Pingeot heldulekutik hartuz

2026ko Otsailaren 11a

Hitz neurri eder bat, irudiak bezain beste, arte historia piska batekin nahasi, teologia zein mitologia xurruta bana gehitu… hau da, fisikoki nahiz espiritualki, joan den azarotik urtarrilera tTok osoki hartu zuen "Benoit Pingeot-en "HELDULEKUA erakusketaren errezeta.

Jaio Letxundi

2026ko Otsailaren 10a

2025eko irailean Jaio Lertxundik Mari, Laminak eta Basoko aztarnak ekarri zizkigun Iratitik eta Bardeetatik. Horra, bideo honetan, bere bideaz eta lan horretaz kontatzen diguna.

David Anocibar Arroqui

2026ko Otsailaren 9a

2025 urtearen atzerapena txikituz berrikuspena aitzina doa, gaur @davidanocibararroqui -rekin gabiltza, 2025eko udaberrian jarri zuen erakusketa aitzakitzat hartuta.

Baroja-Collet

2026ko Otsailaren 9a

Urte bat pasa zaigu Baroja-Collet tTok-era etorri zenetik. Hona hemen garaian grabatu genuen bere aurkezpena.

Jakinean egon, tTok-en berripapera elektronikoari harpidetu!

Estreinaldi eta erakusketa datak bide elektronikoz jasotzeko izena eman!
Eta nahi izanez gero Whatsapp-ez jaso zenitzake ere bai!

tTok iF

tTok: arte zentro bat Uztaritzen...

...eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen lana ikusteko aukera. Arte zentro bat, merkataritza-helbururik eta bildumarik gabeko aldi baterako erakusketetarako gunea da, programazioa bizirik dauden artistekin osatzen du.

tTok arte lekua, iF artista uztariztarrak 2019an sortua da. Zapart Euskal Herriko artista profesionalen sarearen kide da.

Herritarrentzako eskaintza

Hirigune handietatik at, herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzen dion lekua da tTok. Erakusketa indibidualak proposatzen ditu artisten prozesu artistikoan eta unibertsoan murgildu ahal izateko. Fama eta ibilbide ezberdinetakoak izaten dira bertan ezagut daitezkeen sortzaileak, denak profesionalak izanez beti, baita erabiltzen dituzten teknikak ere, aniztasunaren lehioa izan nahi baitu tTok-ek.

Praktikoki

tTok motzean:

  • 30 m2-ko erakusketa eremua
  • 22 ml paretatan
  • sartzea urririk

Ordutegiak

  • Asteartea: 17:00 - 20:00
  • Asteazkena: 9:00-16:00
  • Osteguna: 15:00 - 18:00

Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero: +33 (0)601 98 00 24)

Etortzeko: jin hemendik

Harremana

segurtasun kodea

tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561