Iñaki Rifaterrarekin solasean
Gure Irratiako Panpi Merkapideak tTok-en Denboraren etxea ikusgai jarri duen artista teknikaz eta lan ildoaz galdekatu du
Erakusketa
Iñaki Rifaterra-k litografia originalen bilduma bat aurkezten digu. 2012 eta 2022 urteen artean Arteleku-n eta Atelier Estella Lizarra-n estanpatutako obrak dira, hots, azken hamar urteetako lagin bat. Inprimatutako aztarnak, edo bide baten urratsak antzematen dira obretan, hain zuzen.
Lizarrako artistak litografiaren teknikaren bidez, bai eta beste tresna batzuen laguntzaz ere, aztarna eta mugimenduaren arteko loturak ikertzen ditu, beraien ertzetara gu gerturatzeko asmoz.
Bide horretan MARAKANBE proiektua martxan jarri zuen eta erakusketa honetan aurkezten digun DENBORAREN ETXEA, proiektu horren adar grafiko bat da.
Prozesu litografikoak lengoai grafikoa zeharkatzen du —bere osagai guztiekin: marrazkia, tintak, tresneria, presioa edota papera— irudiaren ediziora iristeko; errepikapenaren bidez.
Zatoz bere lana ezagutzera!
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Gure Irratiako Panpi Merkapideak tTok-en Denboraren etxea ikusgai jarri duen artista teknikaz eta lan ildoaz galdekatu du
Christiane Giraud bere ibilbideaz, sorkuntza prozesuaz eta jaritako erakusketaz ari zaigu RadioKulturaren mikroan.
Gonzalo Etxebarria bere sorkuntza prozesuaz eta gogoetez ari zaigu Gure Irratia irratiko Arantxa Idiederren mikroan.
"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.
Bere ibilbidea, sorkuntza prozesua eta, noski, tTok-en jarri duen BER erakusketaz ari zaigu artista Gure Irratiko Panpi Merkapideren mikroan.
Estreinaldi eta erakusketa datak bide elektronikoz jasotzeko izena eman!
Eta nahi izanez gero Whatsapp-ez jaso zenitzake ere bai!
…eta herritarrentzat bertatik bertara artista ezberdinen lana ikusteko aukera.
tTok artista galeria bat, iF artista uztariztarrak sortua. Zapart Euskal Herriko artista profesionalen sarearen kide da.
Hirigune handietatik at, herrian bertan, arteari leku ikusgarriagoa eskaintzen dion lekua da tTok. Erakusketa indibidualak proposatzen ditu artisten prozesu artistikoan eta unibertsoan murgildu ahal izateko.
tTok motzean:
Ordutegi honetatik kanpo ere irekia izan daiteke (ziur izan nahiez gero, edo bisita antolatu nahi izanez gero: 06 01 98 00 24)
Etortzeko: jin hemendik
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561