Irantzu Lekue

Irantzu Lekue (1987 - Gasteiz) diziplina anitzeko artista eta kultur aktibista da. EHUren Arte Ederretako fakultatean eta beste hainbat unibertsitatetan ikasi zuen: Granadan, Tenerifen, Perugian, Madrilen eta Essexen.

Haren lanak gizartearen kontzientziazioa bilatzen du. Hainbat teknika eta estilo landuz, memoria, arrazismoa, gizarte alorreko bidegabekeriak, aldaketa klimatikoa, nortasunaren krisia edota emakumearen egoera jorratu ditu, betiere existentziari buruzko gogoeta baten ikuspegitik.

Sorkuntza-ekoizpenari begira, pintura abstraktua eta figuratiboa beste hainbat teknikarekin uztartzen ditu: argazkigintza, eskultura kontzeptuala, instalazio artistikoak, bideoartea eta muralismoa.

Hainbat sari jaso ditu eta Euskal Herrian zein Espainian hainbat erakusketatan eta interbentziotan parte hartu du. Hortik dator diziplina anitzeko artistatzat hartzea.

Lekuek, bere instalazioetan, eguneroko objektuak behin eta berriro erabiliz lortzen du haiei esanahi berria ematea, elkarreraginerako eta gogoeta kritikorako gonbidapen bihurtzen baititu. "Aztarnak" izeneko instalazioaren bidez, gasteiztarrak amaiera eman zion Donostia 2016 Europako Kultura Hiriburuaren Energia Olatuak programari: beirazko 10.000 botila erabiliz, hatz-marka erraldoi bat osatu zuen eta parte hartu nahi izan zuten pertsonen kulturaren eta artearen aldeko mezu bat sartu zuten botila bakoitzean. Dimentsio handiko muralak ere egin izan ditu gune publikoetan.

Tamaina handiko muralak egin ditu eta horrek Argentina, Italia, Suitza, Ingalaterra, Grezia edo Frantzia bezalako herrialdeetara eraman du. Artista garaikide honen azken obra handia Bartzelonako (Katalunia) La Ciba eraikuntzan garatutakoa da. Temps de Dones gizarte-eraldaketarako horma-irudi parte-hartzailea da. La Ciba, 6.000 metro koadro baino gehiagoko eraikin enblematikoa, Europan erreferente bihurtuko da, genero-politikak, berrikuntza eta ekonomia feminista garatzeko ekipamendurik puntakoena baitu. Horma-irudiaren izenburuak 'Les temps de cerises' abestiari eta Parisko komunari egiten die erreferentzia, eta bata bestea askatzen duten emakumeen belaunaldi ezberdinak irudikatzen ditu; nabarmenena, etorkizuna eta belaunaldien arteko erreleboa sinbolizatzen duen neskatila bat da.

Beste obra aipagarri bat Usurbilen (Gipuzkoa) egindakoa da. Jose Luis Zumeta euskal artista ospetsuaren txoriekin partekatzen duen 'Loreen abstrakzioa'. Irantzuren lana artistak bere eskultura instalazioa sortzeko erabili zituen kolore eta formetatik abiatzen da. Errekaleorren, bere horma-irudiak, adibidez, Italiako "Blu" street art-er ezagunaren beste mural bat erakusten du.

Argentinan, Neuquengo Arte Bienalean parte hartzera gonbidatu zuten, eta Patagoniako hiriko 'Pasaje al arte' -n beste obra handi bat egin zuen.

Artista honi loturik

Irantzu Lekue | iSSSilpean

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

2021eko Irailaren 20a

Irantzu
avatar

Irantzu Lekue

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561