Christiane Giraud
Christiane Giraud artistak eskultura egiten ikasi du Baionako Arte ederretako goi-mailako eskolan. Bere helburu nagusia da "orekaren edireitea gogoetaren eta ekintzaren artean".
Bere ibilbide joria ezaguna bilakatua da, Euskal Herrian eta kanpoan, azoketan eta erakusketetan parte hartuz, besteak beste.
Hogeitamar urte hauetan, metala, harria, bainan oroz gainetik zura lantzen du. Marrek eta kurbek gainditzen dituzte formak eta ekaia. Obrak mentalak bezain fisikoak dira, eskultoreak harreman berezia baitauka forrnan ezartzen duen materiarekin.
Christiane Giraud-en obretan, giza-emakumeen gorputzak bizi dira, egurrezko gorputzak, legunak edo gordinak, grabatuak edo erreak, bolumen arin edo abstraktuak. Horiek oro, koherentzia handi batekin.
Bainan eskultura bakoitzak bere historia badauka, artistari ez baitzaio lehenik gorputzaren irudipena interesatzen, baizik eta gordetzen duena: beste errealitate bat, ikusezina eta mugikorra, jendeen barne bizia.
"Artista beti jostatzen da bi mundurekin: kontzientea eta inkontzientearekin, menperatzen duena ala ez. Tentsio horiek oro aberasgarriak dira. Dena baliatzen da ikerketa artistiko batean, norberaren guzti-guztia" dio Christiane Giraud eskultoreak.
Pantxoa Etchegoin
MdA: G079481

