Miren Gonzalez Goikoetxea
Miren Gonzalez Goikoetxea 1973ko Maiatzaren 3an jaio zen, Tolosan (Gipuzkoa). 20 urtekin London-era abiatu zen eta hantxe hasi zuen bere ibilbide artistikoa. Hiru urte ondoren, kontinentera itzuli zen Arte Ederren ikasketak egiteko, lehengo Cuencan (U.C.LM - Espainia) eta gero Bilbon (E.H.U - Bizkaia), Doktoradutzarekin jarraitzeko Bilbon bertan.
Eusko Jaurlaritzako eta gero Diputazioko diru laguntza bati esker, herrialde asko ezagutu zituen munduan zehar. Tailandia, Argentina, Brasil edo Indian zehar aurkitu zituen bere margoetan barneratzeko elementuak. Herrialde bakoitzaren kultura eta aniztasuna ikusi daiteke proiektu hauen emaitzetan.
Bere ibilbide artistikorako, oso garrantzitsuak izan dira Bilbao Arte eta Artelekunegin dituen egonaldiak. Bereziki azkeneko honetan bolada luzeak igaro ditu lanean eta arte munduarekin kontaktuak finkatzen.
2012-2016 bitartean Bitamine espazioaren bazkide sortzailea izan zen. 2015ean Kulturtruk proiektua sortu zuen beste artista batzuekin.
2017tik, Marte izeneneko artista elkartearen kidea da eta Irungo "Marte laborategian" egiten du lan.
Bere pinturan, mihise gaineko olioari fidel, emaitza abstraktoa ikus daiteke nahiz eta inspirazioa objetuengandik etorri batzuetan, askotan organikoa. Bere lan egiteko modua, gai baten inguruko ikerketa sakon baten ondoren egindako margo serieak izaten dira. Horregatik ikusi daitezke emaitza oso desberdinak.
Artista honi loturik
miren gonzalez goikoetxearekin solasean
Bere ibilbidea, sorkuntza prozesua eta, noski, tTok-en jarri duen BER erakusketaz ari zaigu artista Gure Irratiko Panpi Merkapideren mikroan.
2022ko Uztailaren 1a