David Anocibar Arroqui
Pinturan errealismoaren printzipioen eta tradizioaren mireslea, eta, aldi berean, gozamen material eta kontzeptualaren aldekoa dugu David Anocibar Arroqui (Amunarritz, 1977). Hasierako prestakuntza artelanen zaharberritzearen arlokoa izanik, lan egiteko behar dituen materialak ongi aukeratzeko ardura hartzen du, eskuarki kalitate handiko material tradizionalak, eta mihiseak artisau-erara muntatzea eta prestatzea gustuko du. Batez ere estilo figuratibo-errealistako olio-pintura garatzen du; esparru horretan eskuratutako teknika eta nolabaiteko intuizio-ezagutza uztartzen ditu, eta azken horri jarraitzea gustatzen zaio desiratutako alderdiak obra bakoitzean modelatzeko.
Madrilen hiru urtez ikasi ondoren, beste bost urtez Lisboan egon zen artelanen kontserbatzaile eta zaharberritzaile lanetan; Nafarroara itzuli eta pintura figuratiboaren teknika ikasi zuen Mikel Esparza erretratugilearen estudioan. Gerora, Esparzak animaturik, New Yorkeko Art Student League-ra eta The National Academy of Design-ra joan zen ikasketak osatzera. Gaur egun, Iruñean bizi da, eta bertan pintura-figuratiborako eskolak eman eta erretratuak enkarguz egiten ditu.
Azken urte hauetan zenbait pintura-lehiaketatan saritua izan da, esaterako, Arte Plastikoetako VIII. Goiart Ordizia Sarian, "Ciudad de Calahorra" Pinturako XIX. Lehiaketa Nazionalean eta "Aguas de Barbastro" VII. Pintura Lehiaketan. Jaso duen azken aintzatespena Amurrio Hiria XXXV. Arte Lehiaketan lortutako lehen saria izan da, 2024ko irailean.

