Arantxa Lannes
Arantxa Lannes (1987, Uztaritze) artistaren bidea arte plastikoen eta dantzaren artean garatzen doa.
Arte Plastikoetan ikasketak Baionako arte eskolan hasi eta Bordele III-ko Unibertsitatean lizentziatu zen. Okzitaniako Tolosan dantza heziketa segitu zuen, eta Pantin-eko Estatuko Dantza Zentroan (CDN) dantza garaikide erakasle Estatu Diploma jaso zuen 2019an. Ahotsa ere landu du, Baionako kontserbatorioko kantu liriko klasean.
Arantxa konpainia desberdinetan ibili da, interprete dantzari bezala eta batzutan kantari bezala. Dantzari amaturrentzat koregrafiatu izan du bestalde. 2020an, bere lehen pieza multidiziplinarioa sortu zuen, Ibilaldi artistikoa, gune bereziendako bidai poetiko bat.
Artista honi loturik
Arantxa Lannes paisai organikoetaz eleketan
Paisai organikoek gorputza eta paisaien arteko harremana dakarte. Hitzaren mugetatik baino harago, dantza eta tindua batzen dituen artista dugu Arantxa. Gure Irratiko Arantxa Idiederren galderei erantzuten die bideo honetan.
2021eko Ekainaren 17a