Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

KASU! Erakusketaren ordutegiak horiek dira:

  • astearteetan: 17:00-19:00
  • asteazkenetan: 9:00-13:00
  • ostegunetan: 10:00-18:00

Eta noski, ordutegi horietatik kanpo bisitatu nahi izanez gero, baita talde bisitentzat ere, 06.01.98.00.24 zenbakira deitu eta atea plazerez irekiko zaizu elkarrekin finkatu tenorean!

SAIO BEREZI BAT IRANTZU LEKUEREKIN BISITATZEKO

Irantzuk Gasteizen (Araba) bizi eta lan egiten du. Urrun izan arren eta osasun giroa den bezalakoa izanik, bisita berezi bat proposatu nahi dizugu irailaren 28an, asteartea, 19:30etan, artistaren presentzia birtualarekin eta zuzenean (6 personetara mugatua - idatzi ttok[a]ttok.eus edo deitu 06.01.98.00.24).

Arrakasta eta eskaeraren arabera beste saio bat antola daiteke.

Prentsa bilduma

Aware, iragankortasuna iturri

2024ko Maiatzaren 15a

Egokitzapen eta hobetze tekniko batzuk egin ondoren tTok berriz irekitzen dugu, heldu den ostiralean, maiatzak 17, 19:00, erakusketa berri baten estreinarekin! Ongi etorri!

iF-ekin solasean

2022ko Azaroaren 11a

"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561