Maiatzak 16
Uztailak 03
david_anocibar_arroqui_eraman_nazazu_dantzatzera

David Anocibar Arroqui | Eraman nazazu dantzatzera

Erakusketa

Bizitzaren une jakin batzuetan beharrezkoa da nor zaren esatea. Normalean ez da egoten oholtzarik gainean jarri eta plazako lau kantoietara oihu egiteko, hain zuzen, besteak beste, ez baita egoten hain urruti heltzen den ahotsik. Izan ere, pertsona batek nor den premiaz esan behar duenean, eztarriko paretak elkarren ondo-ondoan izaten ditu, presio handia dago hor kanpoan, eztarria urez betetako urtegi baten horma baita. Horregatik da gorputzaren unea, hitz egin gabe esatekoa, eta dantza da gorputz askatuaren adierazpena. Probatu zuenak badaki.

Parrandan ibiltzea, lur jota geratu arte dantzatzea, klub baten argi elektrikoen artean aurpegi eder eta distiratsu bat begiztatzea. Gorputza paratzea: zure besoek esan dezatela nor zaren, zure aldakak adieraztea nor zaren, zure lepoak amai dezala beste lepo izerditsu batekin solasean, iskanbilaren patina daukana, zorioneko zalapartaren seinalea, zure garondoa pertsona horren ahoan zeinarekin ahotsarekin beharrean bularrarekin hitz egin duzun. Zatozen toki horretan baino hobeto ezagutzen zaituen hori, hemen entzuten zaizulako, uzten zaizulako. Dantzatzea ordu txikitan norbere burua libre esateko, arauak lo daudenean. Probatu zuenak badaki.

Gau batean urre-koloreko soinekoa zeraman emakume bat diskotekan fruta banatzen ari zen. Gau batean, aretoaren barrenean, mutil bat dantzan ari zen, bakarrik, estasiatuta, zoriontsu, adarbakar ederra. Gau batean, azal arrosa zuen hartz bat zegoen gurekin, niri besarkatuta. Bart gauean dantzatu eta inoiz baino gehiago izan ginen, berriz ere. David hondora begira ari da, edalontzia mahaitxo baxuaren gainean uzten duen bitartean. Sofatan, trukatu duten arropa, aurreko egunean atera aurretik jantzi duten hori, parrandaren osagarriak. Daviden arreba eta lagunak heldu dira.

Igandeetan bilera egin ohi zuten Daviden Portugalgo etxean, eta bertan ardorik ardo solasean aritzen ziren azken festan, aurreko gauen, arestiko goizaldean gertatutakoaz. Ahaleginaren ondorioz gorputza beharbada minduta zutela (kirola, sexua, aire librean ibilaldi luzea egin ondorengo min atsegin hori) gorabeherak zerrendatzen zituzten, gorputzak desfilatzen ziren, berriz ere begiradak eta aldarrikapenak dastatzen zituzten, eta koreografiaren oihartzuna heltzen zen. Bilera amaitutakoan, beti, gau horretan bertan egon ala ez, Daviden lagun batek honakoa esaten zion: David, eraman nazazu berriro dantzatzera, eraman nazazu dantzatzera.

Erakusketa hau gauza bera eskatzen diogunoi Davidek formatu handiko margolanetan ematen digun erantzuna da. Igande arratsaldea da, zer gertatu zen kontatu berri digu eta dantzatzera eraman gaitzala eskatu diogu. Orduan, berak pintatu eta esaten digu: etorri hona. Margolan hauek gorputz dantzari –ametsezkoak edo ikusiak– horien pintura dira, oroitzapenen, argazkien eta gaueko eta egunsenti ordu horietako bultzaden batuketarekin osatuak. Identitarioa bezain jai kutsukoa den ekintza baten adierazle dira. Hori baitziren gaua eta dantza: gorputzen eta izaeren ospakizuna, gu izaten uztearen festa. Daviden begiradak une horiek guztiak berreskuratu ditu, baita beste kultura eta garai batzuetako antzeko uneak ere, gu epifaniara gonbidatu eta manifestazio berean atera gaitezen. Areto honetan ikusgai duzun guztia keinu oso eder bat baino ez da, musika, gaua, misterioa, sekretua, ospakizuna eta amodioa uztartzen dituena. Probatu zuenak badaki.

— Javier Casacuberta, 2022/01/04


Lekua: tTok

Herria: Uztaritze

LEHENGO ERAKUSKETAK


Otsailak 13
>Apirilak 17
(2025)
Azaroak 22
>Urtarrilak 30
(2025)
Agorrilak 31
>Urriak 17
(2024)
Maiatzak 17
>Uztailak 04
(2024)
Azaroak 24
>Urtarrilak 11
(2024)
Irailak 05
>Urriak 26
(2023)
Maiatzak 26
>Uztailak 05
(2023)
Martxoak 17
>Maiatzak 17
(2023)
Abenduak 01
>Urtarrilak 26
(2023)
Irailak 27
>Urriak 21
(2022)
Maiatzak 06
>Uztailak 04
(2022)
Urtarrilak 04
>Otsailak 24
(2022)
Irailak 21
>Urriak 28
(2021)
Maiatzak 13
>Uztailak 09
(2021)
Urtarrilak 06
>Apirilak 02
(2021)
Irailak 18
>Azaroak 02
(2020)

Keixeta eta iF

Erakusketa

Martxoak 06
>Ekainak 30
(2020)
Urtarrilak 17
>Otsailak 25
(2020)
Azaroak 15
>Urtarrilak 05
(2020)

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561