Artista lotua
Erakusketa
"Begi-babesak tinki estutu edo ekin?
Deus ez egitearen zorabioaren laudatzaileek hor dirautelako.
Haserrea adieraztea, oihukatzea ala xeila baten gainean jartzea begiak zabal-zabalik egoteko?
Urrats bat bazterrera egitea.
Aitzinamendua zalantzan ezartzea, abiadura moteltzea hobeki egokitzeko eta beha egoteko…"
Erakusketak artistaren grabatu, fotograbatu eta serigrafia lan berriak ekartzen dizkigu.
"Mugitzen naizen mundua ulertu ezinik, sorkuntzan sartzen naiz. Orokorrean eta betidanik besteekin ez oso eroso sentitzen naizenez, lekuekin eta paisaiekin solasten naiz.
Artista plastiko gisa, argazki irudiak pertzepzioarekin jolasteko duen magiak liluratzen nau, asmakuntza bat erreal bilakatzeko duen gaitasunak, irudia erakargarri egiteko argi delako, iraganaren eta orainaren arteko lotura egiteko lekukotasun delako; orduan, ene irudiak lantzen ditut.
Urratsez urrats, lekuak eta paisaiak grabatzeko eta katalogatzeko erabiltzen ditut argazkiak ene esplorazio faseetan.
Gero, irudiak margolanak bailiran osatzen ditut, progresiboki.
Lehenik: ikuspegia.
Bigarenik: ekintza; argazkilaritzaren edo grabaduraren teknikak erabiliz…
Hirugarrenik: forma, behartua baita.
Irudia lantzean argazkiaren lehenbiziko testuingurua (leku zehatza) ezabatu edo urratu nahi dut, berau gainditzen duten nozioak agerrarazteko. Adibidez, Fiers hiriko ehundegi zahar bat lantzerakoan, ez dut lantegi hori zehazki aipatu nahi. Irudiak landuko ditut lantegiez orokorrean mintzatzeko, hots gure gizarte historian leku garrantzitsua izan duen lantegi hura, gaur egun hor dagoena, esperoan, aldi berean ederra eta ez erosoa den utzikeria egoera batean izozturik dagoena.
Trantsizio eta marruskadura egoerak ditut bereziki atsegin.
Subjektua nire egiteko, ene eskuez landu behar dut, zeren esperimentaziotik, ezbeharretik, bilaketatik eta lantzeko denboratik jalgiko baita ustekabekoa. Ideia ekinez bilakatzen baita obra. Orduan, zalantzaren agerpena ahalbidetu eta irudia perspektiban ezar dezakeen gauza oro lantzen dut." — Judith Millot
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.
Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra hetsia izanen da.
Lekua: tTok
Herria: Uztaritze
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561