Urtarrilak 04
Otsailak 24
(2022)
aitor_ruiz_de_egino_marra_okerrak

Aitor Ruiz de Egino | MARRA OKERRAK

Erakusketa

Marra okerrak ederki adierazten du Aitor-ek aspalditik garatzen duen bidea.

Horrela azaltzen digu: "marrazkietan marrak egin izan ditut betidanik. Horiek elkartuz natura eta bizitzako elementu desberdinak modu abstraktoan irudikatzen saiatzen naiz. Espazioan marrak ditut garrantzizkoenak, marra okerrak. Ez naiz batere perfekzionista eta hori nere marretan ikus daiteke. Marra okertuak, desproportzionatuak, zikinak, plano desberdinetan elkartzen direnak egiten ditut."

Eskulturan ere marra okerrak ditu protagonista. Horiei esker bere barne mundua adierazten du, eskulturetan sortzen diren hutsuneak, oso pertsonalak eta bere lanaren adierazle bihurtzen dira.

Marra hauek nere lan orokorraren aldagai nagusiena dela ohartuz, omenaldi xume bate egin nahi izan diet erakusketa horrela izendatuz.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformaz gozatzeko aukera urtarrilaren 4tik otsailaren 24ra, asteartetan (14:00 - 18:00)*, asteazkenetan (9:00 - 17:00)* eta ostegunetan (14:00 - 18:00)* edo hitzordua hartuz tTok-en!

* baita ordutegi horietatik kanpo ere irekia izatea gerta daiteke.

Lekua: tTok

Herria: Uztaritze

LEHENGO ERAKUSKETAK


Azaroak 24
>Urtarrilak 11
(2024)
Irailak 05
>Urriak 26
(2023)
Maiatzak 26
>Uztailak 05
(2023)
Martxoak 17
>Maiatzak 17
(2023)
Abenduak 01
>Urtarrilak 26
(2023)
Irailak 27
>Urriak 21
(2022)
Maiatzak 06
>Uztailak 04
(2022)
Irailak 21
>Urriak 28
(2021)
Maiatzak 13
>Uztailak 09
(2021)
Urtarrilak 06
>Apirilak 02
(2021)
Irailak 18
>Azaroak 02
(2020)

Keixeta eta iF

Erakusketa

Martxoak 06
>Ekainak 30
(2020)
Urtarrilak 17
>Otsailak 25
(2020)
Azaroak 15
>Urtarrilak 05
(2020)

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561