Erakusketa
Erakusketak izaera autobiografiko, pertsonal, esperimental eta intimista handiko lagin batean murgiltzea proposatzen du. Irantzu Lekueren ibilbidearen hainbat etapatan sortutako lanak, hainbat leku eta denboratan esperimentatuak. Espazio ireki edo itxietarako asmatutako obren erregistroak, iragankorrak edo iraunkorrak. Ikus-entzunezko lanak, esku hartutako objektuak, margolanak, materiazkoak, "Isiltasuna" hitzaren inguruan.
Isilik. Isilune asko gordetzen ditugu. Besteentzat, geure buruentzat. Aldez aurretik pentsatutako isiluneak, helburu jakin batekin, edo ezarritako isiluneak. Erakusketak izaera sozial nabarmena duten lanak biltzen ditu, ikuspegi introspektibo batetik begiratuta.
Duela urte eta erdi Thesalonicara bidaiatu zuten lanak, baina baita argitaratu gabeko lanak edo saritutako lanak ere. Hasiera berri bati hasiera ematen dion atzera begirakoa.
Ziklo bat itxi eta berria hasi. Eta hasiera berri batetik, ikuspegi berriak sortzen dira. Balioak, pentsamendu kritikoa, emozioak eta esperimentazioa oinarri hartuta berritzea.
KASU! Erakusketaren ordutegiak horiek dira:
Eta noski, ordutegi horietatik kanpo bisitatu nahi izanez gero, baita talde bisitentzat ere, 06.01.98.00.24 zenbakira deitu eta atea plazerez irekiko zaizu elkarrekin finkatu tenorean!
Lekua: tTok
Herria: Uztaritze
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561