Artista lotua
Erakusketa
Erakusketa hontan Arantxa Lannes (1987, Uztaritze) artistaren mundutik atera irudiak eta margo bereziak ikusten dira. Sortzen ari den mundu bat, bere laino, argi, su eta erditze telurikoekin. Bizidunik ez bada ikusten ere, berak aipatzen dituen "paisaia organikoek" agertzen dute, lurraren, suaren, uraren eta airearen arteko joskera berezia. Dena kurba da, biziaren adierazgarri eta ikusten diren munstro litaizken itxurak bizi primitibo batekin identifika ditaizke. Natura gorputz bat dela, hemen egitura eskasekin, lehen mundu mitologiko baten aztarna bezala erakutsia zaigu.
Arantxaren ibilbideak, arte plastikoetan eta dantzan ibiliz, erakusketa honen ardatzak argitzen ahal ditu. Gorputzaren erabilera eta dantza baten erritmoak sendi ditaizkelako itxura basa baina biziz bete betean.
Haren lanak gorputza esploratzen du; espazioan duen presentzia, haren mugimenduak, adierazgarritasuna edota gogo-pizgarritasuna, eta gure nahikunde edo nahasmenez zer erakuts edo gorde dezakeen. Gorputzak duen indar gogorazle hori azkartzen du koloreari buruzko lanak, eta are gehiago, argiaren presentziak, taula guzietan, ilunpean ere.
Hemen, gorputza bere inguruneari lotua da beti, eta bertan ainguratzen da, hondoratzen da, antolatzen edo nahasten da, materia organikoak zerumuga-lerro ugariko paisaia osatzen duen arte.
Lekua: tTok
Herria: Uztaritze
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
Erakusketa
tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561