Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Esperimentazioaren atea zabalik atxikiz, aluminio txapaz egindakoak eta paretan jartzeko muraltxoak sortu ditu ere bai…

tTok arte lekuan aurkezten digun Marra Okerrak erakusketarako 27 obra ekarri dizkigu. Hemen dituzu neurri handiko 3 margo, 10 ertain, 6 zeramika eta aluminiozko 4 eskultura.

Aipatu horietaz gain berritasuna dakar erakusketak: aluminioan inprimitutako 4 "marrazki". Horiek kriptoarte mundurako egin dituen 4 lan, 3D artxiboak eta fondo bereziak nahastutakoak dira, hots teknologia eta merkatu berrietarako obrak.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformaz gozatzeko aukera urtarrilaren 4tik otsailaren 24ra, asteartetan (14:00 - 18:00)*, asteazkenetan (9:00 - 17:00)* eta ostegunetan (14:00 - 18:00)* edo hitzordua hartuz tTok-en!

* baita ordutegi horietatik kanpo ere irekia izatea gerta daiteke.

Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

Arantxa Lannes paisai organikoetaz eleketan

2021eko Ekainaren 17a

Paisai organikoek gorputza eta paisaien arteko harremana dakarte. Hitzaren mugetatik baino harago, dantza eta tindua batzen dituen artista dugu Arantxa. Gure Irratiko Arantxa Idiederren galderei erantzuten die bideo honetan.

Mikel DALBRET intimitatean

2021eko Martxoaren 05a

Gure Irratiko Olatz Idoatek Mikel Dalbret elkarrizketatu du. tTok arte lekuan 2021ko urtarrilaren 6tik apirilaren 2a bitartean jarri duen erakusketa "Intimistaz" eta bere historiaz ari zaigu.

Keixetari elkarrizketa

2020eko Urriaren 02a

Keixetak Arantxa Idiederren (Gure Irratia) galderei erantzuten die bere desmartxa eta tTok arte lekuan jarri duen erakusketa azalduz. Erakusketa irailaren 18tik azaroaren 2ra iranen du.

Naturaren zainak eta hiriaren zainak

2020eko Martxoaren 12a

Christiane Giraud eta iF-en 18 obren Erakusketa apirilaren 27ra arte ikusgai dago. Obrak egiazki ikustea baino hoberik ez badago, hemen duzu aurre gusturako bideoa

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561