Aware, iragankortasuna iturri
2024ko Maiatzaren 15a
Egokitzapen eta hobetze tekniko batzuk egin ondoren tTok berriz irekitzen dugu, heldu den ostiralean, maiatzak 17, 19:00, erakusketa berri baten estreinarekin! Ongi etorri!
Iker Valle-k Aware izena eman dion obra sorta aurkeztuko digu eta uztailaren 4ra arte ikusgai izanen da.
tTok-ek 5 urte!
Ireki zenetik Euskal Herri osoko artista plastiko-bisualak aurkezteko xedea hartu zuen tTok-ek. Zapart sareari hertsiki loturik eta Euskal Kultur Erakundearen baitezpadako babes bakarrari esker genero, teknika eta edozein dela harturiko bidea, gure herrian bizi eta profesionalak diren sortzaileak ekartzen ditugu Uztaritzera…
…eta Uztaritzetik Euskal Herri osora!
ZAPART sarearekin artea ikusgai jarri nahi dugunez, tTok-en antolatzen diren erakusketa bakoitzeko bideo-dokumentalak sortu eta zabaltzen ditugu. Eta beti gehiago nahi dugulako ARTEKARIA ataria sortu dugu (https://artekaria.eus) gure lurralde osoan zehar dauden erakusketen berri emateko eta arteari buruz informazioak zabaltzeko.
Errutinatik ateratzeko eta buruan haize freskoa sartzeko bidea delako, ez ahantz zure arte dosia erregularki hartzea! Hori bai osasunerako ona!
Ostirala arte tTok-en!
Artista lotua