Estreinaldi arrakastatsua!

2019ko Azaroaren 21a

2019ko azaroaren 15a tTok Uztaritzeko arte lekuaren nolabaiteko irekitze ofizial gisa geldituko da, egun hartan estreinatu baitzen bertan antolatutako lehen erakusketa kolektiboa.

Urduritasun puntta batekin hastapenean, noski, baina gero dena bikain pasa da. Alain Jouve, Viviane Michel eta iF-en obrak biltzen dituen erakusketak bere publikoa aurkitu du. Estreinaldi gauean giro ederra zegoen 30m2ko arte lekuan.

Erakusketak urtarrilaren 5a arte iraunen du. Ezbaduzu ikusia, ala berriz behatu nahi baduzu, hurbildu zaitez. tTok lan egunetan irekia da, 10:00etatik 19:00etara. Ordutegi honetatik kanpo hitzordua har daiteke, deituz gero.

Benoit Pingeot heldulekutik hartuz

2026ko Otsailaren 11a

Hitz neurri eder bat, irudiak bezain beste, arte historia piska batekin nahasi, teologia zein mitologia xurruta bana gehitu… hau da, fisikoki nahiz espiritualki, joan den azarotik urtarrilera tTok osoki hartu zuen "Benoit Pingeot-en "HELDULEKUA erakusketaren errezeta.

Jaio Letxundi

2026ko Otsailaren 10a

2025eko irailean Jaio Lertxundik Mari, Laminak eta Basoko aztarnak ekarri zizkigun Iratitik eta Bardeetatik. Horra, bideo honetan, bere bideaz eta lan horretaz kontatzen diguna.

Baroja-Collet

2026ko Otsailaren 9a

Urte bat pasa zaigu Baroja-Collet tTok-era etorri zenetik. Hona hemen garaian grabatu genuen bere aurkezpena.

David Anocibar Arroqui

2026ko Otsailaren 9a

2025 urtearen atzerapena txikituz berrikuspena aitzina doa, gaur @davidanocibararroqui -rekin gabiltza, 2025eko udaberrian jarri zuen erakusketa aitzakitzat hartuta.

Jenni Alvaradorekin elkarrizketan

2024ko Irailaren 11a

Jenni Alvaradok tTok-en jarri duen Arketipoak erakusketa aurkeztu eta bere bideaz eta prozesuaz ari zaigu Jone Loizaga San Juan-ekin elkarrizketan.

Aware, iragankortasuna iturri

2024ko Maiatzaren 15a

Egokitzapen eta hobetze tekniko batzuk egin ondoren tTok berriz irekitzen dugu, heldu den ostiralean, maiatzak 17, 19:00, erakusketa berri baten estreinarekin! Ongi etorri!

Harremana

segurtasun kodea

tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561