miren gonzalez goikoetxearekin solasean

2022ko Uztailaren 1a

Bere ibilbidea, sorkuntza prozesua eta, noski, tTok-en jarri duen BER erakusketaz ari zaigu artista Gure Irratiko Panpi Merkapideren mikroan.

Miren-ek azken idekiera orduetara hurbilduko zaigu. Aukeraz balia ezazue berarekin topo egiteko uztailaren 2 honetan, larunbatarekin, 10:00ak eta 13:00ak artean!

Hedabideetan izan duen oihartzuna eta bide batez berarekin egindako bestelako elkarrizketak entzungai dituzue hemen pean:

iF-ekin solasean

2022ko Azaroaren 11a

"Er(r)otxiki" deitzen da iF Matxikote artistak Ttok erakusgelan aurkeztu berri duen lan sorta. Radiokultura irratiko Mikel Etxebarriaren mikroan azalpenak ematen dizkigu.

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

2021eko Abenduaren 15a

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

Irantzu Lekue | iSSSilpean

2021eko Irailaren 20a

Irantzu Lekuek tTok-en jarri duen 'Isssilpean' erakusketak obra anitzak biltzen ditu: margolan materiadunak, eskulturak, bideoak, argazkiak, objektuak… Olatz Idoateren mikroan (Gure Irratia) bere bideaz eta obren erranahiaz ari zaigu.

Arantxa Lannes paisai organikoetaz eleketan

2021eko Ekainaren 17a

Paisai organikoek gorputza eta paisaien arteko harremana dakarte. Hitzaren mugetatik baino harago, dantza eta tindua batzen dituen artista dugu Arantxa. Gure Irratiko Arantxa Idiederren galderei erantzuten die bideo honetan.

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561