Azaroak 24
Urtarrilak 11
(2024)
judith_millot_bitartean

Judith Millot | Bitartean

Erakusketa

"Begi-babesak tinki estutu edo ekin?

Deus ez egitearen zorabioaren laudatzaileek hor dirautelako.

Haserrea adieraztea, oihukatzea ala xeila baten gainean jartzea begiak zabal-zabalik egoteko?

Urrats bat bazterrera egitea.

Aitzinamendua zalantzan ezartzea, abiadura moteltzea hobeki egokitzeko eta beha egoteko…"

Erakusketak artistaren grabatu, fotograbatu eta serigrafia lan berriak ekartzen dizkigu.

Trantsizio eta marruskadura egoerak

"Mugitzen naizen mundua ulertu ezinik, sorkuntzan sartzen naiz. Orokorrean eta betidanik besteekin ez oso eroso sentitzen naizenez, lekuekin eta paisaiekin solasten naiz.

Artista plastiko gisa, argazki irudiak pertzepzioarekin jolasteko duen magiak liluratzen nau, asmakuntza bat erreal bilakatzeko duen gaitasunak, irudia erakargarri egiteko argi delako, iraganaren eta orainaren arteko lotura egiteko lekukotasun delako; orduan, ene irudiak lantzen ditut.

Urratsez urrats, lekuak eta paisaiak grabatzeko eta katalogatzeko erabiltzen ditut argazkiak ene esplorazio faseetan.

Gero, irudiak margolanak bailiran osatzen ditut, progresiboki.

Lehenik: ikuspegia.

Bigarenik: ekintza; argazkilaritzaren edo grabaduraren teknikak erabiliz…

Hirugarrenik: forma, behartua baita.

Irudia lantzean argazkiaren lehenbiziko testuingurua (leku zehatza) ezabatu edo urratu nahi dut, berau gainditzen duten nozioak agerrarazteko. Adibidez, Fiers hiriko ehundegi zahar bat lantzerakoan, ez dut lantegi hori zehazki aipatu nahi. Irudiak landuko ditut lantegiez orokorrean mintzatzeko, hots gure gizarte historian leku garrantzitsua izan duen lantegi hura, gaur egun hor dagoena, esperoan, aldi berean ederra eta ez erosoa den utzikeria egoera batean izozturik dagoena.

Trantsizio eta marruskadura egoerak ditut bereziki atsegin.

Subjektua nire egiteko, ene eskuez landu behar dut, zeren esperimentaziotik, ezbeharretik, bilaketatik eta lantzeko denboratik jalgiko baita ustekabekoa. Ideia ekinez bilakatzen baita obra. Orduan, zalantzaren agerpena ahalbidetu eta irudia perspektiban ezar dezakeen gauza oro lantzen dut." À¢Â€Â" Judith Millot

Ordutegia

  • Asteartea: 17:00 - 20:00
  • Asteazkena: 9:00 - 16:00
  • Osteguna: 15:00 - 18:00

Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.

Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra hetsia izanen da.

Lekua: tTok

Herria: Uztaritze

LEHENGO ERAKUSKETAK


Irailak 05
>Urriak 26
(2023)
Maiatzak 26
>Uztailak 05
(2023)
Martxoak 17
>Maiatzak 17
(2023)
Abenduak 01
>Urtarrilak 26
(2023)
Irailak 27
>Urriak 21
(2022)
Maiatzak 06
>Uztailak 04
(2022)
Urtarrilak 04
>Otsailak 24
(2022)
Irailak 21
>Urriak 28
(2021)
Maiatzak 13
>Uztailak 09
(2021)
Urtarrilak 06
>Apirilak 02
(2021)
Irailak 18
>Azaroak 02
(2020)

Keixeta eta iF

Erakusketa

Martxoak 06
>Ekainak 30
(2020)
Urtarrilak 17
>Otsailak 25
(2020)
Azaroak 15
>Urtarrilak 05
(2020)

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561