Iñaki Rifaterra

Iñaki Rifaterra (Lizarra, 1978) litografo lanetan aritu da Artelekun, Don Herbert maisuarekin batera, eta, ondoren, Debako Arte Eskolan, artistentzako litografia tailerrak zuzentzen. Halaber, Danimarkan Rasmus Urwald maisuaren litografo taldean lan egin du, Edition Copenhagen jatorrizko litografia editatzeko tailer ospetsuan, William Kentridge, Michael Kvium edo Anna Bjerger artisten lan grafikoen inprimaketan parte hartuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat, Lizarrako Udalarentzat edo Artelekurentzat bere lanak argitaratu ditu. 2011 eta 2012 artean Urumeak litografia saila egin zuen.

Lan grafikoaz gain, marrazkiak eta muralak egin ditu hainbat proiektutarako, baita eskuzko animaziozko pieza batzuk ere: Hirihoroh, Ontziak, Hazia, Egunak, Hvalea -Donostia eta Kopenhage artean egina- eta Itzalak -Nafarroko Gobernuak ekoiztuta-.

2020an Lizarran gune berri bat ireki zuen grafika garaikidearentzat, Atelier Estella Lizarra litografia tailerra.

Iñaki
avatar

Iñaki Rifaterra

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561