Jaio Lertxundi
Jaio Lertxundi (Donostia, Gipuzkoa, 1977) Tuteratik Iruñeara berriki mugitu den artista plastikoa eta bisuala da.
20 urte baino gehiagoko bidean euskarri ezberdinetan garatzen duen obra sendo eta zintzoa sortu du: argazkia, bideoa, instalazioa eta argazki-transferentzia. Egunerokotasunean publikoa harritzea bilatzen du.
Natura intimo eta zauritu batean murgilduriko zuhaitz-emakumea, bere begiradaren helburua ez da errealitatea irudikatzea edo eraldatzea, ulertzea baizik. Zaintza sare konplexu baten bidez erreala den guztia bateratzen duen bizitza/heriotza zikloa ulertzea.
Proposamen baikorra da, bizia sortzen duena, arrazoimenak kolapsoa baino ikusten ez duenean. Ez da bilaketa aktiboa, irekiera bat baizik, itxaronaldi bat, ziurgabetasuna esperantzaz bizitzeko ausartasuna.
"Zuhaitz-emakumea naiz. Ez da hautu bat, ez da aurrez pentsatutako plan baten partea. Hunkitzen nauena argazkitan hartzerakoan naturari lotzen zaio beti. Ez naiz naturako argazkilaria, natura sortzen duen artista naiz. Inkontziente kolektibo batetik (errotik) abiatu eta fruitu gisa (obra) azaleratzen den natura bat".

