Iker Valle

Donostian bizi den diziplina anitzeko artista da Iker Valle (Andoain, Gipuzkoa, 1976). Pinturarekiko eta marrazketarekiko zaletasunak bultzatuta, Donostiako Ostalaritza- eta turismo-eskolan sukaldaritza-ikasketak amaitu ondoren, hainbat formaziotan murgildu zen, eta hainbat irakasletara hurbildu, 90eko hamarkadaren amaieran.

2003an, "Errapia" izeneko artista-taldearen sorkuntzan parte hartu zuen Hernanin (Gipuzkoa). "Zikuñaga Arteleku" izeneko gunea sortu zuten, ordutik bere estudioa bertan kokatua duelarik. Harrezkeroztik, bere sorkuntza-prozesuan jarri du arreta, eta dagoeneko berezkoak eta bereizgarriak zaizkion munduak sortu ditu. Mundu horiek bere proposamen plastikoetan islatzen dira, hainbat teknika, formatu eta materialetan eginak, bai pinturan bai eskulturan.

Lan bakoitza isiltasun testuinguru batean sortzen da, aldez aurreko lan zorrotz baten ondoren, hainbat euskarrirekin eta pigmentu naturalak erabiliz sortutako pinturarekin berarekin esperimentatuz.

Bere lana Frantziako, Alemaniako, Herbehereetako, Erresuma Batuko, AEBetako... bilduma pribatuen parte da. Era berean, bere lana Euskal Herriko hainbat erakunde publiko eta pribatuk erosi dute: Kutxa Fundazioak, Hernaniko Udalak, OrdIziako Udalak...

Artista honi loturik

Aware, iragankortasuna iturri

Egokitzapen eta hobetze tekniko batzuk egin ondoren tTok berriz irekitzen dugu, heldu den ostiralean, maiatzak 17, 19:00, erakusketa berri baten estreinarekin! Ongi etorri!

2024ko Maiatzaren 15a

Iker
avatar

Iker Valle

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561