Alain Jouve
Mâcon-eko Arte Ederretako Erregio Eskolan ikasi ondoren zenbait urte pasa ditut Kultura eta Hezkuntza munduan, hil ala bizikoa den jarduera artistiko pertsonala erregularra sekulan baztertu gabe.
Baina zer margotu K. Malevitchek margoturiko "Lauki zuria fondo zurian" famatua eta mende batera?
Erantzun gisa zerria agertu zait, sorpresaz, 2008ko udaberriko sorkuntza plastikoetan eta autoritatez inposatu da. Laster "Irudi" saihestezina, "Gai" ordezkaezina eta bekaiztia bilakatu da, baita inspirazio iturri agorrezina ere. Horren irudikatzea margoturiko portretetan, ("herri kultura"-tik ateratako) txerri irudi ttipien berrinterpretazioari loturik, nire egungo lanaren ardatz nagusia da.
Hortaz, Artea al da? Zozo aurpegiarekin geratzeko beldurrik gabe "begiraleak" du ikusiko, eta ez dio besteei bere ordez epaitzen utziko…
MdA: J376175
Artista honi loturik
Alain JOUVE, Viviane MICHEL eta iF
2020ko urtarrilaren 5a arte ikusgai den erakusketaren itzuli ttipi bat.
2019ko Abenduaren 18a