Jana Lottenburger

Jana Lottenburgerrek izaki bizidunak ditu aztergai, inspirazio-iturri agortezin eta erresilientzia-bektore baitira. Haren sorkuntza polimorfikoak gure munduan egoteko moduak ez ezik, gaur egun artista izateko duen modua ere jartzen ditu auzitan. Ekai birziklatuak, berreskuratuak edota jasotakoak erabiltzen ditu, baita bere lorategian urtaroen erritmoan landatu, bildu eta eraldatutako materialak ere: artilea, loreak, buztina, landare-zuntzak. Intuizioak eta esperimentazioak garrantzia dute ikerketa-prozesu horretan, zeina natur eta giza zientzietako aurrerapenek elikatzen baitute eta prestakuntza-saioek osatzen baitute aldian-aldian: grabatzeko hainbat teknika, feltrogintza, landareekin tindatzea, papergintza… Eskulangintzako keinuaren bidez, istorio sentikor eta unibertsal bat azaleratzen da, zeharka.

Diziplina anitzeko artista da, Berlinen sortua, eta 20 urte baino gehiago daramatza Euskal Herrian bizitzen eta lanean. Bordeleko Arte Ederren Goi Eskolan (ebabx) ikasi zuen, eta aipamen berezia lortu zuen.

2015ean, Labo Estampe kolektiboa sortu zuen beste kide batzuekin batera. Irudi inprimatuaren inguruko teknikak ikertu, partekatu eta zabaltzeko baliabide-egitura eta ikerketa-laborategia da kolektiboa, Qualiopi ziurtagiria duena. Grabatu- eta koadernaketa-tekniketako prestatzailea da.

2013az geroztik, grabatuko Arte Irakaskuntzako Laguntzailea (AEA) da Lapurdiko Arte Goi Eskolan (ESAPB).

Jana
avatar

Jana Lottenburger

Harremana

segurtasun kodea

tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561