Maite Pinto

Maite Pinto Zangróniz (1993) artistak Arte Gradua egin zuen EHUn (2015), eta ondoren Arte Ederretako Masterra Manchester School of Arts-en (2017). Grabatuaren arloan, Galiziako CIEC Fundazioaren Masterreko moduluak egin ditu (2019, 2024). Hainbat egonaldi artistikotan parte hartu du; besteak beste, Buenos Aireseko ACE Proiektuan (2020), Japoniako Mokuhanga Innovation LAB-en (MI LAB, 2024) eta Mexikoko La Ceiba Gráfica egonaldian (2026).

Hainbat sari eta beka jaso ditu; besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Bisualen Beka (2020, 2023), Jesús Nuñez Grabatu Sariko akzesita eta Art Nalón Arte Plastikoen Lehiaketako saria (biak 2023an), BilbaoArte Fundazioaren ekoizpen-laguntza eta FIG Bilbaoko El Correo saria (biak 2019an), baita The Basque Artist Program ere, Solomon R. Guggenheim Museum-en (2017). Gaur egun, EHUko Arte Garaikideko Ikerketako doktorego-programan ari da.

Bere praktika artistikoa teknika grafiko tradizionalen eta artxibo fotografikoen erabileraren bidez egituratzen da, memoria, haren hauskortasuna eta denboraren joana aztertzeko asmoz. Grabatuaren prozesu pausatuak aldarrikatzen ditu berehalakotasun digitalaren aurrean erresistentzia-modu gisa, inguratzen gaituen erritmo azkarraren erdian geldialdi eta hausnarketa-gune bat proposatuz.

Maite
avatar

Maite Pinto

Harremana

segurtasun kodea

tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561