Aitor Ruiz de Egino

Aitor Ruiz de Eginok (Hernani, 1971) marrazkietatik abiatu zuen bere arte jarduna. Bi dimentsiotako lan horiek zeramikaren bidez iritsi ziren hiru dimentsioetara. Eskulturan, burdina, brontzea eta harria ere landu ditu, baina euskal artisten artean ezohikoa den aluminioa du material kuttuna. Metal distiratsua da, herdoildu gabe luzaroan bizi dena, bizitza irudikatzeko egokia. Eta aluminioaren eskutik bi dimentsiotara itzuli da.

Ikusleak parean zer duen galdetzen dio bere buruari. Zer egitura da hau? Animalia bat? Gizakia? Biak batera? Zer dira hauek, gizakiaren besoak ala zezenaren adarrak? Kutsu surrealista dute, egileak bilatzen duen misterioa.

Aitor Ruiz de Eginok Antropozooformak izenburuko erakusketa egin zuen, eta izen horrek ederki definitzen ditu parean ditugun formak. Edo antropozoofitoformak ere esan geniezaieke, animalia-gizaki horien gorputz-adar luzatuek zuhaitzen sustraietatik eta adarretatik asko baitute. Eta, oro har, Aitor Ruiz de Eginoren lanak asko du Adarratik. Adarra mendia du inspirazio iturri, eta bere lanak Adarrako izaki bizidunak dira, artistaren burutik iragazita.

Hernanin lan egiten du artistak. Zikuñaga auzoan duen Zikuzulo tailerrean. Hernanik harreman estua izan du Antzinarotik metalgintzarekin eta Aitor Ruiz de Egino ere txikitatik egon da metalari lotuta, aitak galdategi batean egiten baitzuen lan. Artelanak osatzeko behar duen guztia bertan du eskura, materiala biltzeko txatartegia, eskura aluminioa galdatzeko lantegia eta metala margotzeko pintura. Dena, Adarraren magalean.

Artista honi loturik

Aitor Ruiz de Eginorekin solasean

Ibilbidea, sorkuntza prozesua, arte mundua eta, noski, tTok-en jarri duen Marra Okerrak erakusketaz ari zaigu artista Hernaniarra.

2022ko Urtarrilaren 12a

Aitor Ruiz de Eginoren obra antropozoofitoformea

Pandemiak ez dio Aitor Ruiz de Eginori alferkerietarako tarterik utzi. Alderantziz, garai berezi hauetan lanean karraskan aritu zaigu. Horren uzta? Ehun eta berrogeita hamar pintura eta marrazki, hogei zeramika inguru, hamabost porespanean egindako eskulturak, sei aluminiora eta beste 2 brontzera pasa dituenak.

2021eko Abenduaren 15a

Aitor
avatar

Aitor Ruiz de Egino

Harremana


tTok - Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza - 64480 Uztaritze (Lapurdi - EH)
+33 (0) 601 980 024 | +33 (0) 559 930 561